miércoles, 27 de abril de 2016

Berbagunea

Nire ustez Berbagunean oso agustu egon bainintzen, zera hasieran ni nintzen 1 zenbakia eta nire mahaian geratu behar nintzen beti, gainera gende lotsatia ,nik adibidez, kostatzen zaigu.  Euskeraren erabilera indartzeko balio zitzaigun.Jende asko geundenez,jendea ezagutzen ahalbidetzen zitzaigun.
Gainera, eman ziguten gaiak guretzat nahiko ezagunak ziren.
Azkenean, jende oso jatorrarekin tokatu zitzaidan egotea.Euskara asko hitz egin bainuen, eta nik bai!
Ni bueltatuko nintzateke berriz.
.

Marrazo Zuria

Marrazo zuria, ur gaziko arrain kartilaginosoa da.Carcharodon carcharias espezie mota da,Lanidae familiakoa. Itsasoko harraparirik handieta eta gogorrena esaten dute dela.
Bere ezaugarririk nagusia bere tamaina da,izan ere,badaude 6 metroko eta 2.268 kilogramoko espezieak .Bere heldutasun sexuala 15.urtean lortzen dute baina 30 urte bizi ahal dira ere.Harrapari bat da arrain, pinipedoak eta itsas-hegaztiak jaten dituena.
Marrazo zuriak gorputz sendoa dute, 4 metroetatik 7 metroetara heltzen dira normalean. Bere pisua normalean 3000 kilogramotik 3400 kilogramoen bitartez dira.


Emakume helduen pisua, mutilen pisua baino itzel handiagoa da, hau da mutilak gutxigorabehera 2 metro baino txikiagoak izaten ohi dira.
Animali bakartia da, hori ez du esan nahi, haren espezie bereko marrazoekin ez dela egoten. Emakumeekin, edo gizonekin edota talde txikietan egoten denean, arraroa da.


                                                              Gaztelugatze


Bakiotiktik aterata Bermeorantza goazela, errepidearen ezker aldean, Caleroko begiratokia dago. Hementxe hasiko dugu gure gaurko ibilaldia. Kostaldearen forma marrazten duen errepide estu batetik joango gara oinez.

Bidearen lehenengo ahalegina egin ondoren, apur batean errepidea utzi egingo dugu Atxuloko itsaslabarrak ikusteko, izugarrizko tokia baita. Puntu batzuetan itsasotik 75 metro baino gehiagoko garaiera du.

Ia ibilbide guztian zehar zeru urdin bat lagun dugularik, Urizarretako landetara heldu arte jarraituko dugu. Han, Eneperi jatetxearen ondoan, harrizko bidexka hasten da. Berau bihurka joanez Gaztelugatxeko penintsulatxora hurbiltzen gara eta bertan San Juan baseliza dago. Hona heltzeko, itsasotik 80 metrora dagoena, 231 harmaila igo beharko dira, harrizko hegal batetik.

Bidetik berriro bueltatuz, berriz ere jatetxeen ondoan, oraingoan errepidea eskumarantz hartuko dugu. 200 metro ingurura eskas, San Pelaio baselizaren edertasuna bitxia izango dugu aurrean, XII. mendeko baserrierromanikoaren lagin bikaina. Bere inguru osoan aterpe zabala dago, zurezko estalpearekin, hainbat eliza eta baseliza bizkaitarretan ezaugarri amankomuna.

Ibilbidearen azken zati batean, bidearen aurrez aurre dagoen eta baselizara eramaten gaituen bidezidor batek gure abiapuntura eramango gaitu Bakio-Bermeo errepidea zeharkatuz.